Hanot Diaz Munguia

Euskal Herriak buruzagi bat galdu du

Enrique Erregerena Bera ittundarra herenegun, martxoak 26, joan zitzaigun. Bere lagun mina izanik, gustatuko litzaidake gizon berezi eta jator honentzako agur berezi bat Euskal Herri osoan. GARA erostera goizero joaten zen Iturenetik Doneztebera, beretzako ekintza sakratua zen, GARA irakurri eta ardo beltza on bat lagun artean. Ez zen eliza zalea, berak GARA, ezker abertzalea eta euskal kultura zituen elizatzat, eta nola ez, zeharo maitemindurik zeukan bere Juani, bere alaba, seme, bilobatxoak eta... Enrique kartzelan egon zen, torturak jasan zituen eta Euskal Herriaren askatasunarekin amesten zuen. Nola esan! Hoietakoa zen, inkondizionala, nire ama bezala, jende asko bezala, Frankoren bigotiak jasan zituztenen kasta adoretsuko eta ideia garbikoa. Enrike, beti eramango zaitugu bihotzean. Gora Iturengo buruzagi jatorra! Gora Malerrekako bihotza!

Recherche