Euskara
Euskara Nafarroako parlamentuan, Ezkerrak taldeak aurkeztutako mozioa dela eta, Euskaraz ikasten duten ikasleak, erdaldunekin eskolako ekintzetan nahasi beharko dituzte . Ezkerraren arabera, gaurko egoera baztertzailea da, ez daudelako nahastuta euskarazko eta erdarazko ereduetako ikasleak. Hori irakurrita, ziur nago proposamen honen helburua ona zela, baina Komunitate hartan euskarak bizi duen egoera talmagarriarekin, ez dut uste, ekimen hau, onerako izango denik.
Halaber, A eta G ereduko ikasleak nahastuz gero, ez da ezer gertatzen, bi kasutan ikasle hauek gaztelera erabiltzen dutelako. Kontua da, ikasle horiek euskara ez jakiteagatik, D ereduko ikasleek ezingo dutela euskara hitz egin. Nire ustez, ideia hau ondo garatzeko ikasle guztiek bi hizkuntzak ulertu beharko lituzkete.
Nolanahi ere, Nafarroako Erkidegoko Gobernuak euskarari laguntza guztiak kentzen dizkion heinean, Komunitate horretan euskaraz normaltasunez bizitzea ezinezkoa izango da. Eta normaltasunez hitz egiten ari naizenez, arestian, Euskal Herriko egunkari batean Patxi Baztarrikak kontselariordeak esandakoarekin ez nago ados; Patxiren arabera, hizkuntzako arauadia betetzen ez duen administrazio bakarra Estatukoa da, auzi honetan Euskal administrazioak egiten dituen ahaleginak kontuan izanda ere, oraindik zenbait esparrutan; esate-baterako, Osakidetzan, edo Ertzaintzan huts egiteak nabariak dira, ez hitz egiteagatik hezkuntzan telefonoa jasotzen dutenaz.
Gai honekin, bukatu baino lehen, Euskal Herrian erabiltzaileen kopuruaren jaitsiera azpimarratu nahi dut. Zehatz-mehatz, honako datuak 2006an erabiltzaile- kopurua %13,7 tako bazen, 2011an %13,3tako zen, beraz, euskararen arloan, alde batetik aurrerapausoak ematen badira, beste aldetik, berriz, atzera goaz. Zergatik?