Euskara bestela ere bagara
Juan Luis Mugertza Unanue
11/09/2019

Oporrak ez dira sasoi onak geure parajetan (kontuan hartu, populaziorik handiena gure inguruan dagoela) euskara entzuteko; eta ulertzekoa da: eskolak itxita egoten dira, euskaltegietan ikasle gehienek atsedena hartzen dute, eta euskara gixajoak, oporrik gabe, preso, lau hormetan, inorekin hitz egin gabe, itxoiten, ea noiz etorriko diren irakasleak ikasgela egurasteko, eta Erlantz, Irati, eta enparauen irribarrea berriro ikusteko. Izan ere, gure hizkuntzak sentimenduak ditu, eta baztertu ikusten badu bere burua goibel egoten da. Bera ez da leloa, berak badaki, nahiz eta kalean askotan ez egon, euskaltzale askok sufritu egiten dutela, ezin dutelako ahotan hartu. Halarik ere, horrek amorrua ematen baldin badio ere, are min handiagoa ematen dio bere egoeraren gainean, zenbatek esaten dutena entzuteak, eta, poliki, bada ere, egunerokoetan, garrantzi handiagoa duela esateak. Non, baina? Getxon, ez, behintzat. Aurten, egindako tailerrak (2019-20), %100, gaztelera hutsean izango dira. Hori bai, gero propaganda eskuan, irria ahoan, euskararen alde.

Articles
Víctor Moreno
15/11/2019
Kepa Larrea Muxika
15/11/2019
isabel Otxoa
15/11/2019
Alba García Martín
14/11/2019
Lettres
Maria Olga Santisteban Otegui
15/11/2019
Enrique Vivanco Fontquerni
15/11/2019
Pedro Mari Usandizaga Añorga
14/11/2019
Derniers posts
Martin Garitano
13/11/2019
Koldo Campos
12/11/2019
Martin Garitano
12/11/2019
Martin Garitano
11/11/2019