Euskara ez da iberiarra
Beñi Agirre | Hernani
06/09/2018

Ibero hizkuntza esaten zaiona ere ez. Antonio Tovarren eta egungo hizkuntzalari adituenen esanetan hizkuntza iberoa Mediterraneo itsaldera ematen duten egungo Malagako lurraldeak, Cuenca, lurralde katalanak, Languedoc eta Carcasonaraino iristen zen. Beraz, iberoa hizkuntza kontinentala zen. Baskoniako golkoaren eremuan dauden Akitania eta Pirineo Mendebaldearen ipar-hego lurraldeak hartzen zituen euskara bezalaxe: kontinentala, ez penintsularra.

Bi hizkuntza horien ukipen marra luzea zen, euskararen eremu ekialdenean. Hortaz ez da harritzekoa bai batak bai besteak elkarreragina eta hitz mailegutza asko izatea. Lleidako lurretan eta oraingo Zaragozaren iparraldean koka daitezke zati batzuk. Zaragoza hiriburuaren hegoaldean aurkitu zuten Botorritako brontzea bezala ezagutzen den testu iberoa, ikertzaile askok euskara baliatuz argitu nahi izan dutena baina oraingoz egiaztatu ez dena. Iberoa ez da iberiarra. Hitzak ez dira neutroak, kontzeptua eraikitzen laguntzen dute eta kontzeptuek ideologia moldatzen dute.

Articles
Antonio Álvarez-Solís
12/11/2018
Jabier Estebanez «Gorri»
12/11/2018
Ibon Cabo Itoiz
12/11/2018
José Luis Úriz Iglesias
12/11/2018
Lettres
Manu Ballesteros
12/11/2018
Gontzal Fontaneda | Gasteiz
12/11/2018
Gontzal Mendibil
09/11/2018
Joseba Ortega Jungitu | Bilbo
09/11/2018
Derniers posts
Jonathan Martínez
12/11/2018
Jonathan Martínez
11/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018