Patxi Aznar

Ez bata ez bestea

Orain dela egun batzuk hondartza batean hilik zegoen ume baten argazkiak munduari buelta eman dionez, herrialde asko prest daude etorkinei laguntza ematera. Europako hegoaldean bizi garenok, batez ere Gibralterreko itsasartean gertatzen ari dena ikusirik, zoritxarrez etorkinekiko ezbeharrei nahikoa ohituta gaude.Orain Hego-europarrok ezin duguna ulertu zera da: Zergatik Europako gobernuek Asiatik datozen etorkinei soilik laguntzen diete eta ez etorkin guztiei. Ni gai horretan aditua ez izan arren, ematen du giza sufrimendua nahi dutenean bakarrik ekiditen dutela. Bestalde, laguntza humanitarioarekin gaizki bagabiltza gauza bera gertatzen da giza eskubideen urraketarekin.

Aurreko idazkian Mohamed Allanen kasua aipatu behar izan banuen, bere eskubideen defentsan 65 egun gose greban pasa zuena, gaur Mohamed Jalil Ayah-i jazotakoa kontatuko dizuet. Preso saharar hau, Aminetu Haidarrek esandakoaren arabera, inpunitate osoz bere amaren aurrean torturatuta izan zen, Guantanomon (Kuban dagoen Estatu Batuetako basea)egiten diren torturez ez hitz egiteagatik. Edonola ere, norbaitek horri buruzko jakinmina badut Mohamed Ould Slahi Guantanomoko preso ohiak argitaratutako liburua irakurtzea gomendatzen diot.

Hemen, Euskal Herrian, biktima guztiak kontuan hartuta,eta arrazoi humanitarioengatik preso guztien hurbilketa eskatzen jarraitzen dugu. Zertarako balio du pertsonen sufrimendua handitzeak? Azkenean aipatutako gehiegikeria horien arrazoi nagusia interesak dira, eta hauek ez daukate zer ikusirik ez giza eskubideekin ezta laguntza humanitarioarekin ere.

Recherche