Patxi Aznar

Eztabaida ala etengabeko liskarra?

Gipuzkoako egunkari baten arabera, hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuta, gipuzkoarrok ez dugu atez ateko sistema maite. Nik eztabaida horretan ez dut parte hartuko gai horretan gauzatu diren azken hobekuntzak kontuan hartuta, bosgarren edukiontzia eta atez ateko sistemaren arteko liskarra gaindituta baitago. Herri hauetan, adibidez: Zegaman, Elgetan, Tolosan Arrasaten eta abar ez da atez ateko sistema erabiltzen ari eta oso emaitza onak lortzen ari dira. Berez, debatea Europan hobeto birziklatzen duten herrialdeetan gertatzen den bezala, hondakin-bilketaren sistemaren eraginkortasunean zentratu behar da, alegia, kutsatzen duenak ordaintzen du. Halaber, guk bide horretatik jarraituz gero, ez lukete erraustegirik egin beharko eta osasuna eta ingurumena ez kaltetzeaz gain, ez genuke zertan ordaindu errauskailuak balio duen dirutza (1.200 milioi euro).

Bestalde, argi dago errauskailua martxan jar ahal izateko EAJ eta PSE-PSOEri eraginkortasun gutxiko hondakinen bilketaren sistemak komeni zaizkienez, bestela ezingo lukete errauskailua eraiki, eraginkortasun handikoak desegiten ari dira horrek dakarzkigun ondorio kaskarrekin.

Bestalde, joan den hauteskundeetan Podemos alderdiak lortutako garaipen itzelak, nire ustez, aski izan beharko luke gai hau, inposaketarik gabe, denon artean konpontzeko, bestela, gipuzkoarron arteko liskarra urteen zehar ziurtatuta dago eta dena interes ilun batzuengatik.

Recherche