Finkapen bidegabeak
Urte pare baten ondoren, bigarren hezkuntzako bitarteko irakasleak finkatzeko hezkuntza sailak zuen asmoa entzun ondoren, aurten finkapenak egingo dira. Eta, zoritxarrez, ez modu onean; izan ere, zerrendan puntu gehiago dituzten bitartekoek ezin izango dute puntu gutxiago dituzten bitarteko lanpostuetarako plazarik eskuratu, eta hori guztiz bidegabea iruditzen zait niri. Hori dela eta, lehenbailehen zuzentzeko eskatzen dut.