Patxi Aznar Bellido

Galderaren gakoa

Azken hogeita bost urte hauetan, ekoiztutako hondakinen kopurua asko handitu da. Arazo horri irteera bat emateko, gure herrietan hasi ziren jartzen hondakinen edukiontzi desberdin. Egia esan, ibilbide luze hori egin ondoren, Gipuzkoako birziklatze tasa nahiko baxua zen, %30 inguru, Europako herrialde aurreratuetan berriz, birziklatze tasak askoz altuagoak ziren, Flandes %75, Austrian,70% etab. Orduan galdera da, zergatik Europa aurreratuan birziklatzen dute hondakin gehiago eta hobeto?

Adibidez, Alemanian bueltatzen den ontzi bakoitzeko dirua ematen da, bestalde gaizki birziklatzen bizilagunen komunitateari isuna ezartzen zaio, Herbeheretan adimen edukiontzia asmatu dute, botatako errefusaren arabera ordaintzen da. Flandesen errefusa poltsak garestiak dira. Orduan argi gelditzen da Europan kutsatzea ez da doanik. Aurreko legegintzaldian Aldundiko gobernuaren taldearen apustua, nire ustez, nahikoa eskasa zen, birziklatze tasa dezente handitzeko, martxan jarri behar ziren neurriak, jarri ez zituelako. Egia da, Europan tinko birziklatzearen aldeko neurri eraginkor horiek hartzen ziren bitartean, errauskailuak martxan zeudela eta daude.

Orain, Europako herrialderik garatuenak, hondakin pila bat ari dira inportatzen, batez ere, ondo birziklatzeagatik eta bidenabar egindako errauskailuak martxan edukitzeagatik, (Suediak 800.000 tona Norvegiatik, edo Alemaniak 160.000 tona Italiatik). Horrez gain, Danimarkak laster bertan behera jarriko du, errausketan oinarrituta duen energia ekoizteko sistema. Europak efizientzia energetikoari eta baliabide naturalak ez suntsitzeari, garrantzi handia ematen dionez, 2020rako birziklagarriak diren objektuak erretzea debekatuta egongo da.

Ildo honi jarraituz, guk, energetikoki efizienteak izateko, baliabide naturalak ahal den gutxiena suntsitu behar ditugu, horretarako hondakinak jatorrian murriztu behar dira, eta ahal den gehiena birziklatu behar dugu. Europako araudian oinarrituta, denon arteko adostasuna lortu behar dugu, gipuzkoar ororentzat beharrezkoa izateaz gain, denontzako onuragarria izango delako.

Recherche