Larraitz Goenaga Altuna | Sortu Zizurkil

Gehiegi izan zarete

Espainiako ziegetatik iritsitako notiziek, euskal herritarron bihotzak uzkurtuta dizkiaten egunetan iritsi duk berriz ere Joxe hire heriotzaren urteurrena. 33 urte pasa dituk dagoeneko. Gertaera lazgarri hark ere ondo uzkurtu zizkian Euskal Herriko kale bazterrak eta oraindik ere burutik kendu ezin dizkiagun irudiek samina eragiten jarraitzen diate urteak pasa arren. Gure baitan sentitzen diagun minak ez ditik, ordea, gure begiak lausotzen eta gure bideak trabatzen; emandako irakaspenak eta eredu hartu dizkiagun kemen demostrazioak azken garaipenerako arnas eta bultzada dituk, baita itxaropena printzetan bustita Euskal Herrian zabaldu den bide berrian ere.

Aurrera begiratuko badiagu, atzera begiratu beharra zegok. Horregatik, aurten beste behin hire heriotzaren urtemugaren karietara, tortura mahaiaren gainean jartzen eta ankerkeria hori salatzen jarraituko diagu tinko, hiregatik eta hire moduan Estatuko estoldetan bidegabea eta bortitza den tratua jasan diaten guztiengatik; asko, gehiegi izan zarete eta.

Recherche