Bingen Saitua, Arantza Gutierrez, Roberto Martin eta Maitane Nerekan (Getxoko EHBilduko zinegotziak)

Getxoko EAJri

Beste behin ere, Getxoko EAJkoek erakutsi diguzue euskaldunon bakeaz eta elkarbizitzaz hitz egiterakoan «una grande y libre» pentsatzen dutenengandik sentitzen zaretela hurbilen. Etxeratek aurkeztutako dispertsioaren kontrako mozioa izan da oraingoan baztertu duzuena. Zoritxarrez Getxon hurbiletik ezagutzen dugu zeintzuk diren dispertsioaren ondorioak, Antxoni Fernandez (espetxe politika hiltzaileak eraildako Anjel Figeroaren amama), errepidean hil baitzen orain hamar urte. Bi urte baino gehiago pasa dira euskal herritarrok bake bidea ibiltzen hasi ginela. Denbora honetan argi ikusten da espainiar ultraeskuin eta sasi-sozialistak erosoago bizi direla gerra giroan; baina, jeltzaleak? Getxon behintzat ez zarete azken horiengandik gehiegi ezberdintzen. Biolentzia sufritu duten batzuk besterik kontuan hartzen ez dituzten omenaldiak, dispertsioaren babesa, espetxe politika salatzeari isunak… besteoi errespetua eta elkarbizitzarako esfortzua exijitu eta zuek errespetatzen ez duten horiei alfonbra gorria jartzen diozue herriarena den erakunde gorenean, udalean. PPrekin duzuen boto leia gainditu, besteoi exijitu zaigun bezala zuen ardura eta erru partea onartu eta pauso ausartak eman, ordua da eta. Egiten ez duzuen bitartean, ardi larruz jantzitako otsoa izaten jarraituko duzue.

 

Recherche