Nerea Fernandez

Gezur erotikoa

Erlojua begiratu dut, gaueko 11ak dira. Zorionez, gurasoak berandu iritsiko dira eta erlaxatzeko une txiki bat daukat. Hitz magikoak bilatu ondoren, plazerra sentitzera eramango nauen bideo zoragarri bat zabaldu dut. Bost minutu nahiko izan dira, nire gozamena bideoko bikotearena bezain zoragarria izan dadin. Kleenexa komunetik desagertu orduko, ohean nago arras gustora; egunik egun egiten dudan antzera. Hala ere, edozeinek esango ninduke horrelako film erotikoak gezurra direla, ez dagoela plazerrik, ezta adostasunik ere. Arrazoia izango ote dute? Batek daki.

Interneten milaka bideo porno daude. Konturatu ez arren, esango nuke elkarrekiko ezaugarria dutela guztiek: errealak ez diren egoerak aurkezten dizkigute. Pornoaren industriak, beste guztiek bezalaxe, dirua lortzea du helburu. Ikuslearen arreta deituz eta fantasia erotiko bat erakutsiz, alegia. Era berean, antzezleek saltzen digute sexuaren afera gure inguruko sexu harremanak bideoen antzekoak izango balitz bezala: emakumeak objetu gisa erabili, eredu patriarkala areagotu eta emakumeen sexualitatea askatasunez bizitzeko eza sinestarazi. Bada, gizonak maskulinitatearekin lotzen dituzte, eta emakumeak, ordea, pasibotasunarekin.

Azken hauek matxismoaren kontra borrokan ikusten ditugu behin eta berriro. Haatik, nire ustez, pornoa heteropatriarkatuaren altzo-txakurra da, eskutik heltzen dira biak poz-pozik. Estereotipoak sustatu ez ezik, gizarteak ezarritako kanon horiek defendatu eta gazteon burmuinetan sartzen dituzte. Funtsean, Z belaunaldiaren parte garenok, jaso dugun heziketa sexual bakarra izan da, eta bortxaketa iraunkorren ikusleak izan gara. Horrenbestez,, agian, pornografia aldarazi beharko genuke, hedabideetan bortxaketen eta hilketen berri izaten ez jarraitzeko.

Recherche