Aimar Arrese-Igor Etxeburua

Gipuzkoako Eliza edo «Church hotels full of tourists»

Hainbat kontu aipatu nahi nituzke isildu ezin ditudanak.

Eliza Katoliko barruan badaude afera asko aldatu beharko liratekeenak, komunikabidetan askotan landu direnak (elizako barruko jerarkian dagoen mota askotako ustelkeria, emakumea elizaren barruan zoritxarrez duen bazterreko lekua –zergatik nahi duen emakumeak ezin du apaiza izan?–, apaizak ezkontzeko debekua...): kontu hauei buruzko irtenbide justuago eman beharko luke Elizak, nire ustez. Hala ere, gaur beste gai bat agerian jarri nahi dut. Gipuzkoan behin behin, edo nahi izanez gero batez ere Donostian azken hiru edo lau urteotan gertatzen ari dena euskarazko mezekin. Nik dakidala (eta gehiago izan daitezke) gutxienez zortzi euskarazko meza kendu dituzte (lehen gutxi eskeintzen bazituzten orain gutxiago).

Batetik, norbaitek erabakitzen badu apaiza izan nahi duela eta euskara ez badaki, Eliz barrutiak apaiza izateko formazioan bermatu beharko luke bere ikaskuntza protzesua bukatutakoan euskaraz jakin ahal izatea. Badaude bideak hori lortzeko!

Gipuzkoako elizbarrutian agintzen duenak (dutenek) ez du (dute) ahalegin seriorik euskal kristau katolikoen eskubideak bermatzeko. Gipuzkoako Elizaren mandatariak(ek) azken urteetan hainbat hotel eraikitzeko erabilitako gogoa eta denbora, besteak beste, meza euskaraz mantentzeko erabili izan balu/balute, horrek suposatzen duenarekin, beste egoeran egongo ginateke.

Kuriosoki, Elizaren hotel horietako langile batzuei (edo askori) inglesa jakitea eskatuko zaio lan egin ahal izateko. Izan ere, Elizak «zerbitu behar ditu turistak» beraien hizkuntzan. Aldiz bertako euskaldun fededunak txokoratu ederki asko. Zergatik ote?

Recherche