Juan Luis Mugertza Unanue

Gizonei beldur

Etxetik gertu gertatu zait. Ni pasieran, bakarrik, eta bera beste birekin; patxada ederrean, itxura batean. Izan ere, beraien ondotik pasatzean, nigana etorri, eta modu zakarrean zuzendu. Ni harrituta gelditu naiz; eta zera pentsatu dut: ze haizek jo du hau nire kontra honela egiteko? Zer edo zer esatea bururatu zait, baina, badaezpada, ez dut ahoa zabaldu, eta aurrera egin dut. Halarik ere, esandakoa nahikorik, ez, antza, eta hantxe jardun du nire atzetik, tarte batean, auskalo zer esaten, jabeak hitza luzatu arte: Kanela, etortzeko esan dizut. Maite-maite egin, eta… Gizonei beldur handia die. Ez diot galdetu zer dela eta, baina zer edo zer egin behar dugula gero eta garbiago dago, eta ez preseski polizia gehiago hiriko kale bazterretan apaintzen.

Recherche