Mikel Alberro Zabaleta

Gor 1. Errepublika!

Puri-purian dagoen eztabaida da estatu espainiarrean monarkia eta errepublikaren artean sortu dena. Bitxia da guri erabakitze eskubidea ukatzen diguten espainol ugarik ozen aldarrikatzen dutela, aldiz, haiek erabaki nahi dutela haien estatu-egituraz. Euskal Herrian bertan ere ez dira gutxi Errepublikaren alde -era abstraktuan eta orokorrean- mobilizatzen direnak.

Azken hauei zehaztasun gehiago eskatu behar zaiela iruditzen zait, funtsezkoa baita jakitea ‘Errepublika’z hitz egiten dutenean 3. Errepublikaz ari diren ala 1. Errepublikaz. Ñabardura ez da garrantzi gutxikoa. Abertzaleok Euskal Herriko 1. Errepublikaren alde mobilizatu behar garelakoan nago, ez zehaztu gabeko Errepublika abstraktu baten alde. Eta argi utziz gure Errepublikaren hiru koloreak ez direla gorria, horia eta morea, berdea, zuria eta gorria baizik.


Recherche