Guatekea
Ez dago modurik. Alferrik da. Oraingoan ere, euskal eskumak betiko dantzakideak aukeratu ditu, betiko musika. Ez omen dute oso elkar maite, baina maite dute jolasarena. Urte asko daramatzate elkarri keinuak egiten, eta, noiz edo noiz, hasarre itxurak egin ohi badituzte ere, gustuak antzekoak dituzte.
Ez bata, ez bestea ez dira bake lantaldean izango. Zertarako baldintzarik ez badago. Hauek, gainera, ez diote mokorrari alferrik eragingo, ez baldin bada ondokoari trabak jartzeko, eta horretarako abilak dira. Katalunian hamarretik seik ez dute Espainarekin dantzatu nahi. Euskal eskuma, bitartean, eskutik helduta, ondoen espainarrekin konpontzen da: Zuk disc jockey-a ipini, guk betiko musika.