Gurasook ere, «murrizketarik ez»!
Miren Goñi eta Iñigo Legorburu | Leoka Guraso Elkartea (Hernani)
02/07/2020

Uztailean gaudelarik, jada 2020-2021 ikasturtea hasi da. Baina hasiera beldurgarria izango du kurtsoak martxa honetan, Koronabirusaz gain Hezkuntza Sailak beste birus bat gehitzea erabaki baitu: «murrizketak» du izena. Guraso elkarte bezala, izugarrikeria eta astakeria bat dela deritzogu Hezkuntza Sailak gure ikastetxe publikoetan langile zerrendetan hartu dituen neurriei, hurrengo ikasturtea ez-ohikoa eta zalantzez betea izango dela badakigulako. Hezkuntzak, eskenatoki ezberdinak aurreikusi dituen arren, guzti haiek langile gutxiagorekin aurrera eraman litezkeela hobetsi du. Hezkuntzan, langile publiko guztiak dira garrantzitsuak baina batzuk, are eta estrategikoagoak suertatzen dira. Gure Hernaniko Elizatxo ikastetxearen kasuan, orain arte lanaldi osoz zegoen eta 334 haurren kudeaketa zeraman jangelako arduradunari, lanaldia erdira murrizteko proposamena iritsi zaio; adibidez. Lanaldia murriztu, jangelako jarduna hain garrantzitsua denean familien kontziliazioarentzat? Are eta gehiago, iraileko berritasun eta hartu beharko diren prebentzio neurrien aurrean?

Gure eskaera xumea da: ikastetxeetako plantillak mantendu eta indartu daitezela eskatzen dugu, gure haurren ikasketak eta osasuna bermatu daitezen. Honenbestez, Hezkuntzari baliabide publikoak hobetu eta gehitu ditzan eskatzen diogu, etorkizunari zain egon gabe. Etorkizuna, gure haurrak direlako, orain eta hemen gurekin dauden gure haurrak.

Articles
Iñaki Egaña
15/08/2020
Ane Rotaetxe, Idoia Irastorza, Nerea Olaziregi*
15/08/2020
Cosme Naveda
14/08/2020
Alberto Urteaga, Amaia Leranoz, Lydia Almirantearena, Inés García, Jesús García, Verónica Oliver y Elena Vizcay
14/08/2020
Lettres
Edorta Agirre
14/08/2020
Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea
13/08/2020
Eugenia Etxebeste Fuldain | Hernani
12/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
12/08/2020