Hamasei urteko hiltzailea
Hamasei urte soilik zituen Baionan gaztelera andereñoa hil zuena. Iñaki Lekuonak bere zutabean zoroak deitzen die nerabe hiltzaile hori espetxean sartu duten horiei, «koitaua» psikiatrikora bidali beharrean. Frantzia «harro» dago, sakonean ulertu bai baina benetan mespretxatzen duelako berea ez den hizkuntza bat inposatzen zaielako «koitauei». Harrotasun frantses horrek «sendatu» egiten du «gaixoa».
Aizu, Iñaki! Ez litzaizuke ondo irudituko hemen gaztelera irakasgaia hautazkoa balitz, eta nahi ez duenak eskolan eman behar izango ez balu? Hau Euskal Herria da, Lekuona.