Juan Luis Mugertza Unanue

Hauteskundeen kiniela

Ez naiz oso jokozalea, baina aukeran kiniela dut nahiago bestelakoak baino. Boligrafoari eustea buruari eragin aurretik,  edota lehiaren norgehiagoka irudikatzea, ekintza xume horiek, gogoko ditut oso. Hala ere, badakit noren alde egingo dudan. Ez zait inoiz burutik pasatu taldez aldatzearen aukera, batzuetan kritikoa izan arren erabilitako taktika zela eta. Izan ere, oso zaila egin ohi zait entzutea, eta ulertzea komunikabideetan (horrelako gauzak aurrez-arrez esatea ez baita politikoki oso zuzena) ehuneko zati batek ez dakiela noren alde egingo duen. Ez dakit nire logikak zurea egiten lagunduko dizun, baina, badaezpada, eskumari ez eman botorik bertokoa delarik ere.

Recherche