Hegoak ebaki banizkio...
Andrea Domínguez eta Garazi Cao
06/04/2020

«Non zaude?», «Norekin zude?», «Ez al zara desleiala izango?», «Ez duzu gona motza jarri, ezta? Puta bat dirudizu», «Ez zara inor ni gabe!»... Jabetza, hainbeste normalizatu dugu erlazio batean non halako egoeretan gaudenean, ez diegu benetan duen inportantzia ematen. Gizarteak irakasten du hori pertsona heldueibakarrik gertatzen zaiela, baina gaur egun arriskutsuagoa eta arruntagoa da ia esperientziarik ez duten gazteengan.

Oro har, garai honetan sortzen dira segurtasun ezak, bai fisikoki bai psikologikoki oso manipulagarriak garelako, eta ez ditugulako ikusten honelako egoera batek benetan dituen arriskuak. Geure buruaz oso ziur ez gaudenean, ez dugu mugarik jartzen gure inguruan, eta ondo sentiarazten gaituen «edonorekin» konformatzen gara; uste dugu hori merezi dugula, eragin gaitzaketen beste faktore batzuk kontuan hartu gabe.

Harremanak beste pertsona ondo ezagutzean datzate, ea erakartzenzaituen eta komeni zaizun erabakitzea. Bikotekidea duzunean, bakoitzak bere buruari galdetu beharko lioke: «komeni al zait?». Erantzuna ezezkoa bada, ausartak izan behar dugu eta onik egiten ez digun horretatik ateratzeko unea da, min handia ematen duen arren. Amen: zu hor eta ni hemen.

Halaber, jeloskortasuna ona al da? Jakina, beste pertsona axola zaizula erakusten duzulako eta beste batekin joan dadin beldur zarelako, ezta? Horregatik ezin du ondo pasatu, ezta gustatzen zaion arropa laburra eraman ere, horrela jokatzea beste pertsona maitatzea delako.

Argi eduki behar da maitasuna ez dela norberaren beharrak bertan behera uztea bikotekideari lehentasuna emateko, bestearen zoriontasuna bilatzea baizik, baina geure buruaz ahaztu gabe.

Maitasuna ez dira mehatxuak, beldurrak, ezta trabak ere, elkarrekin hazi eta arrakasta lortzea baizik. Maitasuna ez datza pertsona horren osotasunean bizitzean, baizik eta bakoitzak bere bizitza izatean eta bere zoriontasun puntuekin independienteak izatean.
Maitasuna ez da jabetza, askatasuna baizik.

Articles
Laurent Richard
31/05/2020
David Campión
31/05/2020
Iñaki Egaña
30/05/2020
Urko Aierbe Sarasola
30/05/2020
Lettres
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen Elkartea (Ordizia)
29/05/2020
Juan Luis Mugertza Unanue
29/05/2020
Gerardo Hernández Zorroza
28/05/2020
Derniers posts
Fito Rodriguez
29/05/2020
Koldo Campos
27/05/2020
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020