Hepatitis C
Zer gertatzen ari da Euskal Herrian hepatitis C duten gaixoekin? Gaur egun gaixotasun hau duten gaixoentzat zorionez tratamendua badago. Abendutik aurrera pixkanaka lurralde desberdinetan tratamendu berri hauek hasi dira ematen. Sare sozialak direla eta badakigu La Riojan esaterako, ateratako azkenengo botika den Harvoni ematen ari dela edo Jaenen ere. Eta Euskal Herrian zer? Araban, esaterako, ezer ez. Zain gaude, erantzunik ez. Osakidetzatik komunikabidetan esaten dute 4. fasean daudenak edo eta hepatologoak errezetatutako tratamendua dutenek tratatzen ari direla. Hala ere, hau ez da egia. Gure egoera oso larria da; bai fisikoki ez daukagulako dendorarik itxaroteko eta baita psikologikoki ere, sufrimendu handiak sortzen baitu egoera honek. Herritar guztien laguntza behar dugu. Azken finean osasun publikoa kolokan dago! Tratamendua guztiontzat eskatzen dugu behar dugulako eta gure eskubidea delako.
4.fasean dagoen gaixo bat