Alberto Gabancho | Gazte Komunisten Batasuna

Herri Hezkuntza langile klasearen zerbitzura. LOMCEri Ez!

 Herri Hezkuntza langile klasearen zerbitzura! Burgesiak garatutako langile klasearen aurkako erasoaren islada hezkuntza sisteman LOMCE izena du. Lege-zirriborro honekin, krisian dagoen kapitalismoak hezkuntza merkantzia bihurtu nahi du etekin ekonomiko gehiago lortzeko. Lan merkatura heltzean, ikasleok lan-indar merkeagoa izatea da Wert ministro sasikumearen nahia.

Horregatik, batxilergo haratagoko ikasketetan zartzeko mekanismoak indartu egingo dituzte, ez dutelako nahi gazte langileria ezagutza lortzea, baizik ordu gehiago lan egitea soldata baxu bategatik. Irakasleentzat, haien lan baldintzen prekarizazioa suposatzen du, baita langabezia ere. Ikastetxe publikoen eta pribatuen arteko konpetentziaren ezarpena baliabide ekonomiko eta errekurtso gehiago dituzten zentruei soilik benefiziatzen du.

LOMCEak hezkuntza sistema publikoa monopolio pribatuen interesen menpean jartzen du. Ikasketak hasteko berdintasuna ezabatu eta ultrakontserbadore, txobinista eta nazionalista espainola den ideologia imposatzen duen hezkuntza elitista bat ezarri baita ere. GKBk ikasle guztien batasunaren aldeko apostua egiten du ikastetxe, instituto edota fakultate bakoitzean borroka garatzeko.

Horretarako ezinbestekoa da ikasle erakundeak osatzea langile klase ildoa nabarmenduz. Baitaere, beharrezkoa da ikasle eta langile mugimendua batera jotzea borroka koordinadorak eratuz. Soilik sozialismoaren bidean eraikitako langile klasearen batasunak bermatuko du garaipena. Kapitalismoaren menpean dagoen hezkuntza sistemak beti burguesiaren intereseen aginpean egongo da gazteri langileria alienatzeko eta ideologia kapitalista zabaltzeko.

Gure apostua langile klasearen zerbitura egondo den herri hezkuntza eraikitzea da. Hau bakarrik langile botere erregimen batean emango da, estatu sozialista batean. Honegatik, eta beste mila arrazoiengatik, zapatuan bilbon egongo gara.

Recherche