Nagore

Hezkuntza sailburuari

Barakaldoko hizkuntz eskolako ikaslea naiz eta nire haserrea eta amorrua adierazteko idatzi dizut.

Ingelesa ikasten ari naiz eta B1 mailari dagokion liburuan emakumeenganako mespretxua eta irainak agertzen dira, eduki sexistak eta aitzineko estereotipoak ere agertzen dira. Adibide gisa, ikusi,14, 26 eta 29 (speaking) orrialdeak.

Ez dut ulertzen 2017an ikastetxe batean horrelakorik gertatzea, are gutxiago publikoa izanik. Espero dut hurrengo ikaskurterako honen arduradunek ikasteko material zuzenagoa aukeratzea.

Eskerrik asko.

Recherche