Axun Bengoetxea, Itziar Urkola eta Nerea Ramos*

Hezkuntzatik ere, salatzen dugu

Hezkuntzako profesional gisa gure helburu nagusia gure ikasleen ongizatea bermatzea da. Jakina da gurasoren bat kartzelan izateak ikaslearengan eragin nabaria duela, are gehiago kartzelan dagoen pertsona larriki gaixo baldin badago. Hori dela eta Manu Azkarateren eta ondorioz bere seme eta gure ikasle den Eguzki Azkarate Arratibelen egoerak salatu nahi ditugu.

Manu Azkaratek gibelaren inguruan dagoen Porta zainean kabernoma (txarra ez den tumorazioa) bat du. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.

Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.

Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz, horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.

1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere, arriskua saihetsezina da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagatik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.

Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute.

Ikastolan irakasten dugun moduan giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei zein euren familiartekoei ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatuz eta bereziki Manuren askatasuna exijituz.

*Gutun hau Uzturpe ikastolako honoko hezkuntza profesionalok sinatzen dugu:

Axun Bengoetxea Mujika
Itziar Urkola Goenaga
Nerea Ramos Belver
Jokin Zugasti Gorostidi
Mikel Gerriko Urretabizkaia
Maider Salaberria De Miguel
Maitane Garmendia Goitia
Karlos Zurutuza Aguado
Aitor Bengoa Ansa
Eneritz Perez Zabala
Mikel Imaz Bengoetxea
Izaskun Lasa Arostegui
Mikel Congil Infante
Ane Kortajarena Garmendia
Mireia Garaiburu Arzelus
Markox Gaztañaga Lakuntza
Ane Izagirre Arruebarrena
Maider Lopetegi Nieto
Maier Irazusta Agirre
Felix Aiestaran Arozena
Ainhoa Aginagalde Arsuaga
Saioa Mendia Usabiaga
Iker Gibelalde Otermin
Iñaki Imaz
Manex Kortejarena Ugarte
Agus Agirrezabala Zubillaga
Goyi Ceberio Artola
Iñigo Yurrita Loitegi
Elixabete Nosells Zabalegi
Maria Isabel Arburua
Maritxu Ezkurdia
Amaia Sarasola
Nekane Arrospide
Ainhoa Nazabal
Aloña Peñagarikano Mujika

 

Recherche