Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu

Hobbesen itzulera?

Gizakiak nahiago du estatuak segurtasuna ematea askatasuna baino, Thomas Hobbesen arabera. Heriotzari pertsonak dioten beldurra da babes hori bilatzeko motorra. XVII. mendeko pentsalari ingeles honek planteatzen zuen gizakia dela bere eskubideak estatuari laga behar dizkiona, nahiz eta agintea bidegabea izan. Estatuak indartsua eta zatiketarik gabea izan behar du. Aurrean, beren pasioei eusten uzten dieten eta behar besteko erantzukizunik ez duten gizabanakoak daude, kaosera eramaten gaituztenak. Hobbesentzat berdintasun eta askatasunerako eskubidea gaitz guztien kausa dira.

Koronabirusarekin gure garaietan inoiz pentsatutako eszenatoki berria bizitzen ari gara. Etxean konfinatuta gaude. Guztion onerako. Ados nago. Halaber, batzuen ustez horrek gure kontsumismoagatik planetari eragiten dizkiogun gaitzez jabetuko gaituela. Kezkatzen nauena lege berezi horien ondorioz ematen ari diren hainbat zantzu dira. Alde batetik, bizilagun batzuek erakusten duten haserre bizia, jasotzen ari garen aginduak betetzen omen ez dituen jendearekin, adibidez auzokidebatek beste auzoki bat salatzea eskileretan gora eta behera dabiltzatelako. Beste kezka bat da komunikabideen  eta sare sozialetatik iristen den «informazioa»rekiko menpetasuna. Horri gorputz polizial eta militarren protagonismo ikusgarria gehitu behar zaio, bitxia bada ere, askotan zibilek egin litzaketen funtzioak egiten baitituzte (aireportuaren garbiketa, material banaketa...) zer pentzatzeko ematen dit. Gaixotasun ezezagun batekin, agertoki ezezagun batekin eta etorkizun zalantzagarri batekin topo egin dugu. Hobbesen itzulera?

Recherche