Bittor Hidalgo Eizagirre, Donostia

Iberdrolak ez du nahi euskaraz

Orain dela hilabete pare bat deitu zidaten Iberdrolatik kontratatua dudan gas galdararen azterketa egiteko. Nik euskaraz egiten nielako moztu zidaten deia. Handik astebetera-edo deitu zidaten berriro eta nik egindako euskara ulertzen ez zidaten arren, eman zidaten txanda teknikaria etortzeko. Ea ados nengoen eta, nik baietz. Espainolez esan behar niola. Ez zen teknikaria agertu hitzarturikoan.

Gero Nortegasek egin dit oharra apirilerako egin behar dudala galdararen berrikuspena, bestela isuna izango dudala. Iberdrolak badu webgunea euskaraz eta harremanetarako zerbitzua. Bi aldiz idatzi diet kontua azalduz (lehenean ez didate ezer erantzun), bigarrenean horrela erantzun didate (Google Translateren espainol-euskara itzulpena): «Sentitzen dut zure posta itzultzeko euskara sailik ez dugula esatea, beraz, gaztelania hutsean bidali behar diguzu. Itxaroten nago». Iberdrolak ez du nonbait «euskara sailik» nahi, baina ez du ere erabili nahi itzulpen automatikoko ezein zerbitzu (doako...). Behartu nahi nau espainolez egitera. Bestela Nortegaseko isuna.

Zer egin behar dut?

Recherche