Igor Urrestiren atxiloketa
Igor Urrestiren atxiloketa dela-eta, lehenik eta behin, besarkada bero bat bidali nahi diegu bai berari, baita haren etxekoei ere. Animo Igor!!
Horrekin batera, gure ezinegona adierazi nahi dugu, atxilotu eta segituan inkomunikazio-egoera ezarri zitzaiolako, horrek berez ekar dezakeen guztiarekin. Atxiloaldiak irauten duen bitartean Igor begirune osoz tratatzea eskatzen dugu, eta inkomunikazio-egoera berehala kentzea. Igor ezagutzen dugunok badakigu zelako langile fina den, zelako pertsona argia eta umoretsua den, lagunen laguna, eta zein sentibera.
Bestalde, komunikabideei eskatu nahi diegu, oro har, atxiloketa honetan zein beste askotan ohiko bihurtu dituzten topikoetatik alde egiteko . Izan ere, dokumentuak eta material informatikoa aurkitu dela esatea, poliziak eskainitako atxiloketaren uneko irudiak bere horretan ematea, sasoi bateko balizko komando batekiko loturen berri hedatzea... ez ote da iturri bakar baten bertsioa zabaltzea?
Beste barik.