Patxi Aznar Bellido

Ikerketak?

Arestian Juan Galparsoro EAEko fiskal nagusia Ane Karrere alkatearen izendapena ikertzen hasi da. Kontua da izendapen honekin PNVk eta PSE-EEk eginda zeukaten akordioa bertan behera gelditu zela. Hori zergatik gertatu zen jakin nahi du fiskalak. Mahai gainean hipotesi batzuk baditu ere, zinegotzia mehatxaturik senti zitezkeela esaten duen hipotesiak, nire ustez, herriko giroari ez dio mesederik egiten, batez ere, giro ona daukagulako. Edonola ere, fiskala hauteskundeei buruzko ikertzen ari denez, hurrengo proposamena luzatzen diot: Andoaingo aldizkari batek antolatuko alderdi politikoen programen aurkezpenean, hauteskundeak baino sei egun lehenago, neonek Mari Jose Izagirreri (PNVko hautagaiari) programaren aurkezpena egin ondoren, galdeketen txandan, honako hau plazaratu nion: zergatik bere alderdiak ez zuen nahi errauskailuari buruzko galdeketa bat egitea, eta berak honako hau erantzun zidan: prest zegoela errauskailuaz galdetzera baita herriz herri ze zabor bilketa sistema nahi zuten ere, orain hauteskundeetatik egun batzuk pasa direnean nik egindako galderari buruz ezer aditzen ez dudanez ezerezean utzi nahi dutela pentsatzen dut. Bukatzeko itaun bat fiskalarentzat, hauteskunde kanpainan zehar, emandako hitza hauteskundeen ondoren betetzen ez bada, hori ez al da ikertzeko arrazoia?

Recherche