Epi Zurimendi

Inbutuaren legea

Hazkundeak liluratuta ala itota: poza versus protesta.
Buruzagien nahian, Barne Produktu Gordinaren irmotasuna
Da estilo eta grina
Baina… Ekonomia… gora eta pertsonak, behera.
Kezkak ez dira beti izaten zalantzak,
Nahiz eta, batzuetan, ba dute antza.
Fantasia!
Fantasia!
Hazkundearen sinboloak ez dira opilak
Ezta nire burua horren dantzaleku aparta.
Leku sakratua lehenago aipatua; halere,
Ni ez naiz kristau zahar ezta garbia.
Izatekotan, heterodoxoa ala zorria.
Histrioi madarikatua!
Mihia, mutua; berritsu, eskua…
Horretan nenbilen esnatu naizenean…
Badatoz ikurrak inbutuen formatuan. Lege zaharra.
Gaitz-esale nire asmo txarra; nire aurrean, txantxa.
Maite ditudan ikurrak ez dira traketsak izango
Baizik eta duintasunerako opil-izpiak;
Noski, Ekonomian kabitzen ez diren [idei]ak.
Klausurazko komentuan ematen diot ostatua
Nire deserosotasun kritikotasunari.
Auskalo!
Kanpotarra, gero eta gutxitan … Hortxe doa, pixkanaka, daramadan arima,
Nahiago dudalako bizia eta ez Ekonomiaren hizkuntz sotila.
Nahikoa da!
Ager dadila garrasiaren estaldura!
Non da hasiera eta non amaiera?
Izan dena, pena; eta izango dena, ez kasualitatea eta ez sormena.
Barkaidazue!
Barkaidazue!
Baina dakizuenez, bidean, hasperenak eta suaz idatzitako gurutze gaiztoak.
Hauexek dira belarrietara eta begietara ailegatzen zaizkidan aztarnak.
Ai, Ekonomia!

Recherche