Andoni Esparza Leibar | Igantzi

Irabazi behar dugun guda bat

Klimaren aldaketa da gure munduak duen mehatxu handiena. Gainera, aurrez ditugun beste arazo batzuk (pobrezia eta gudak, adibidez) areagotu ditzake. Gure espeziearen biziraupena arriskuan dago.
    
Gizarte zientzien arlotik gai hau aztertu duten pentsalari batzuen arabera, gure ohiturak aldatzeko motibazioa txikia izaten da, batez ere dakigunean oso aukera gutxi daudela norberaren sakrifizioarekin eragin nabarmen bat lortzeko.
    
Baina pertsonek ba dute, baita ere, ezaugarri nabarmen bat: oso gizartekoiak direla. Horregatik batasun giroa sortzea komenigarria da, elkarlan honetan denak aritzeko, horrela gizarte harremanen onura hori sortu dadin. Horretarako estimulu bat gehiago ahal da izan, bakoitzak bereak kontsideratzen dituen kultur horiek (bai nazional, eskualde edo toki arloan) salbatzeko egin behar den saioa. Abertzaletasun bateragarriak, nahitaezkoak dira. Borrokatzea merezi du, modu baketsuan eta demokrazian oinarrituak, gizateriak sortu dituen gauza on guztiak babesteko. Biziraupen borondatea indartzea beharrezkoa da, egin behar diren ahaleginak errentagarriak izan daitezen.
    
Gizakiek inteligenteak dira, arazoa arrazionaltasunarekin aztertu ahal dute. Klima aldaketaren aurkako erabateko mobilizazioa guztiz beharrezkoa da. Humanitateak irabazi behar duen guda bat baita.

Recherche