Jon Otero Uribarren | Arrasatearra

Iraultza

Oso egoera larrian dago herria. Bi arrazoi. Ugaltze tasa oso oso bajua da, eta behinena igotzea da, bestela euskal espezie gabe geratu behar gera. Bigarrena: Madrilen pentsioentzako kutxa bukatu da, zeroan dago. Pentsioendako dirurik gabe eta umerik gabe hau laister lehertu behar da. Eta lehertzen danean, odola isuriko da tamalez, edo... Euskal abesti zahar batek dioen bezala, «San Simon... ez gara hain onak benetan... euskara baitugu, gu gara euskaldunak». Iraultza dator, begi bistakoa da, ezin baitzaio egoerari eutsi, baina iraultza honek teologia eta Jainkoa kontutan izan behar ditu, eta honi buruz interneten atera dudan liburu bat gomendatuko dizuet: www.pentsamenduak.eus

Etsaia begien aurrean dugu, eta ez dugu onartu nahi. Telebisioaren linboa, irratiaren lozorroa eta musika diskoaren artifizialkeria. Hiru gailu hauek zoritxarrez toki guztietan daude. Hiru gailu hauen bidez gutaz farre egiten ari dira makina bat jende eta psikiatrian farmakoekin torturatzen da milaka paziente egunero. Gogorra ezta? Hura onartzea. Hiru gailu hoien arrakasta bere prezioan dago, doainekoak dira. Baina eta deabrua? Existitzen da? A! Ateoa zarela. Ongi, baina telebisioaren lelokeria erditik kentzen dugu, edo herria jasotzerik ez dago. Tentazioa bera txarra da, apurtu egin behar dira gailuak eta mundu guztian debekatu. Lelokeriak... hona garamatza.

Recherche