Aitor Biain, Oñati

Irisgarritasuna 20 urteren ostean

Oñatiko Berezao auzoko bizilaguna naiz. Ditudan ikusmen arazoengatik, Natra Oñati enpresaren parean makina bat arazo sortzen zaizkit bertatik ibiltzeko kamioi trafikoa itzela delako eta espaloi faltagatik.

Noiz eta 2023. urtean egingo da askenik eskatutakoa. Eta Osalanek 2010eko ekainean eta Arartekoak 2018ko irailaren 6an euren ebazpenekin ratifikatu zuten, eta Justizia eta Industria sailek babesten duten Udalaren irisgarritasun proiektua 300.000 eta 600.000 euro artean kokatuko litzatekeen ezgaien eskubideak babesten dituen onuren 2008ko deklarazioa guztiz betetzera behartuta daude alde guztiak. Beraz, nire esker ona eskari batekin batera doa: behingoan oinezkoak kamioiengandik babestu dituen espaloi bat eraikitzea, beti ere lege guztiak eta Nazio Batuen Erakundearen 2008ko ebazpena betez. Udalari eskerrak ematea beharrezkoa da, baina ahaztu behar ez dena da ezgaitasuna dutenak babestuko dituen eremuak eraikitzea hobetsi behar dela, botere ekonomikoei ezgaituak ere gai garela erakutsiz. Oso garrantzitsua da bigarren hori, eta nik lortu dudana behar den lekura joanez gero, edonork lor dezake, baina presioa non egin jakin behar da eta, udalek niri egin didaten antzera kasu egiten ez badizuete, ez gelditu lotsaz eta joan behar den lekura joan kasu egin artean. Nik lortu dudana pelmada asko emanda lortu dut.

Besteok ere gauza bera egitera animatzen eta zuen eskubideak defendatzera deitzen zaituztet. Arartekoarenean, Osalanen edo Eusko Jaurlaritzan, baina pauso sendoak izan daitezela.

Recherche