Iñaki Ereño Bengoa

Irriak ez du mugarik

Izenean gehitzea duten horiek, izanean kentzea dute asetasuna. Higuinduraren desirak ez dira inoiz denontzat ongarri, fobiarik leunenak ere inpaktu ezkor bat izan dezakelako. Debekuaren deliramenduek emozio sakonenak azaleratzen dituzte. Halere, ez zaitezte okertu. Emozio horiek beti izango direlako positiboak. Zentsurek pupu egin arren, ureztatuz gero, beti aterako baita lore. Atera dezagun guztiok barnean dugun pailazo hori, galarazpenen mundu gris horri kolore biziak emanez. Berez, argi izan, irriak ez duela mugarik, beti ailegaitzen baita bihotzetara.

Recherche