Iruña-Veleia, epaiketa noizko?
Tomas Elorza, Jexux M. Eizagirre, Juanjo Uria eta Beñi Agirre
27/05/2019

Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.

Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik  aurkitu ez badu?

Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.

Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

Articles
Antonio Alvarez-Solís
23/09/2019
Itxaso Apraiz eta Ritxi Hernandez
23/09/2019
Marisol de la Nava y Edurne Eguino
23/09/2019
Lettres
Julen San Esteban Urquizu
23/09/2019
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
23/09/2019
Ainhoa Urrutikoetxea Thate
23/09/2019
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
23/09/2019
Derniers posts
Martin Garitano
23/09/2019
Martin Garitano
20/09/2019
Martin Garitano
19/09/2019