Patxi Aznar Bellido

Iruña Veleiako bidegurutzea

Ebru Timkit, epaiketa justu bat eskatzen zuen abokatu kurdua, gose greba luze baten ondoren, hil egin da. Egia da, afera honetan Turkiako presidentearen jarrera itxia ez zela lagungarria izan, denbora gutxitan lau gose grebalari hil baitira.

Bestalde, eta zorionez, munduko beste zonalde batean Celestino Cordova aktibista maputxearekin, beste gose greba bat egiten zenarekin, ez da gauza bera gertatu gobernu txiletarrak jarrera malgua eduki duelako, eta honen eskaera batzuk onartu baititu.

Orain Eusko jaurlaritzak Iruña Veleiako auzia konpontzeko eta berrogei bat egun irauten dituen gose grebarekin amaitzeko bi bide ditu: lehenengoa da Txileko gobernuko irtenbide elkarrizketatua, kasu honetan nahikoa izango bailitzateke ostrakak laborategi independiente batean aztertzearekin, eta indusketa beste aditu independienteekin jarraipena ematearekin, eta bigarrena da Erdoganen pauso okerrak jarraitzea, honek ekar ditzakeen ondorio larriekin, bai gose grebalarietarako edo euskal ondarerako!

Recherche