Patxi Aznar Bellido

Jauzi kualitatiboa

Aste honetan Libiako kostaldetik gertu ehun bat lagunek bizitza galdu dute. Dirudienez, Italiako kostako polizia arriskuan zeudela abisatuta zegoen, eta lehenago behintzat kasu hauetan Italiako gobernuak zonaldean egoten den Gobernuz kanpoko erakundeko itsasontzi bati, abisua pasatzen zion. Aldi honetan, berriz, ez dio abisurik pasatu. Ematen du, Italiako eskuin muturreko gobernu berriak ez duela betiko lankidetza eduki nahi Gobernuz kanpoko erakundeekin.

Egia da, erreza dela Italiako gobernuari errua leporatzea, baina, ez da horrela izan Italian etorkinen gaiarekin laguntzarik gabe urte asko daramatzalako. Hori dela kausa, Italian giroa txartzen joan da eta azkenean eskuin muturrak gobernua osatu du. Nire ustez, oraingo honetan Europako iparraldeko gobernuak Italiako Gobernua bezain errudunak izan dira. Beraz, bere garaian herrialde guztien artean politika amankomun eta eraginkor bat eginez gero, gertaera latz hori ekidin zitekeen.

Bestalde, Europako herrialdeen artean lortutako minimoen akordio horrek, edukiaren hutsik egoteagatik, Gobernuz Kanpoko Erakundeek esan dute ez dela baliogarria izango. Argi dago Europa Batasunak gaiari behar den seriotasunarekin heltzen ez dion bitartean, jai daukagu!

 

Recherche