Juan Luis Mugertza Unanue

Kaka zaharra!

Ezkorrok bestelakoa espero bagenuen ere, aurreikuspenak (eskerrak!) ez ziren bete, eta pozik gaude. Izan ere, horrelako herritarrengandik, eta beste gainontzekoengandik, ezin gauza onik espero. Halarik ere, aukera izan zuten (nola ez!) lehorreratzeko, eta komuneko marka zurian sinadura uzteko («Viva España», «Viva la Guardia Civil»). Baina horrek ez dakit, bada, etorritako kakalarri gutxien beharra asebeteko zuen: Altsasu leku oso ona zuten (inon ez bezala) barrukoa libratzeko, bestelako usaina lagatzeko. Edonola ere, ez zuten helburua lortu, eta badakite oso ondo, gainera, nahiz eta Riverak, Fernando Savaterrek, eta Cake Minuesak bezalako gogoetagileek sekulako ahaleginik egin, eta espainiar komunikabideek herriko gazteen hormetan irudikatutako askatasunaren irria ezabatzen beherakoaren zirina erabili. Oihartzuna zabaldu nahi zuten, askatasun ezkilak isilarazi, baina barregarri gelditu ziren, eta bonbari tira baino lehenago mokordoak egindako kaka zaharra baino ez zuten egin.

Recherche