Eztibalitz Goñi Azcue

Karibea Madrilen

Orain dela hiru urte, "El País" egunkariak, interes politiko eta ekonomikoak zituen makrooperazio turistiko bat aurkeztu zuen. 15,6 milioi eurotako inbertsioa eginez, 25.000 metro karratuko aintzira eta beste 15.000 metro karratuko hondartza artifizial bat eraikitzeko asmoz. Karibea, Madrildik pausu batera alegia.

Hondartza turistiko artifizial hipotetiko bat proposatu zen, Karibeko ur turkesen antzerako hondartza, hamarkadetan zehar hondakin-urak isurtzeko erabilitako basamortua, aldi-baterako etxebizitzak eraikitzeko euskarri gisa. Horrela, ixa balio zuen lur zati bat hamaika bider birbaloratuko litzake turismoa dela eta.

Tabernak, jatetxeak eta komertzioak onuradun handiak izango lirateke, baita Alovera (Gualajara) herriko biztanleak ere, lanpostu aukera berriak sortuko bailirakete eta. Aukera paregabea.
Jar gaitezen 12.500 biztanleko herri baten lekuan, bat-batean, 250.000 eta 400.000 turista inguru jasotzeko prest, bere biztanleria 32 aldiz biderkatuz. Orain dela gutxi arte nekazaritzatik soilik bizi zen herri bat, orain inguruko industriaren menpe (garagardo konpainia, adibidez). Aloverak (edo Caribe berriak), turismoan aurkitu du bere bizi-iturria. Ba hori, aukera paregabea.

Non dago arazoa?

Proiektu honek ekarriko lituzkeen inpaktu positibo bakarrak ekonomikoak izango lirateke. Alde batera utziaz ingurumena eta natura; beraz, proiektu guztiz jasanezina.

Baina guztia ez da negatiboa. Zukua atera genezaioke proiektu honi (eta horrelako beste proiektu askori), eraikuntza-hondamendiak bisitatzean datzan turismo mota berri bat sortuz, besteen artean; Lemoizeko zentral nuklearra, Castellongo aireportua, Valentzian asfaltoari begira dagoen talaia, Madrilen sekula giratzen ez duen obelisko birakaria, Cuencako altzairuzko baso bizia, Valentzian hamabost egunetan erabili den F1 pista, Alikanten hutsik dagoen munduko bainuetxerik garestiena, Almerian itsasoaren lehen lerroan dagoen Algarrobico satorra edo Valladolideko ehun biztanleentzako eski pista lehorra, besteak beste.

Turismo mota berri honekin, Espainian zehar eginiko eraikuntza guztietan gastaturikoa berreskuratuko genuke. 382 milioi euro zehazki, «boom» turistiko izatera bideraturiko proiektutan inbertituak, eta, guztiak, porrota izaten amaituak.

Recherche