Katalunia, Urkullu eta Chernobil
Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu
18/10/2019

Espainiako Auzitegi Gorenak 100 urteko kartzela zigorrera kondenatu ditu bederatzi buruzagi katalan independentziaren gaineko erreferendum bat antolatzeagatik. Ez biolentzia izan da prozesu honen tresna bat. Emandako epaia errespetatzeko eta onartzeko eskatu du Espainiako Gobernuak, uko egin dio indultuaz hitz egiteari, eta zigorra bete behar dela azpimarratu du.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «elkartasuna» adierazi die zigortuei, eta «lasaitasuna» eskatu kataluniarrei. Sabino Arana Fundazioak ETAren bukaerari buruzko antolatutako mintegi baten egin ditu adierazpenak. Bertan Iñigo Urkulluk «ETA oker bat izan zen hasieratik amaieraraino; ez zuen inoiz existitu behar» esan du.

Egun berean, etxean “Chernobil” seriea ikusi dut. Gaia: benetan gertatu zen zentral nuklear baten leherketa baten kontakizuna. Ikusi beharrekoa. Benetan. Zentral nuklear batek nola desegin lezake ingurugiroa eta bizitza. Serie honetan ikusten da nola degradatzen diren gorputzak erradiazioaren ondorioz, sendatzeko aukerarik eta mina kentzeko medikamenturik ez dagoela; heriotza mingarriak. Asko suhiltzaileak dira. Isilean, eskerrak ematen dut Euskal Herrian ez izatea zentral nuklearrik.

Articles
Francisco Santos Vera
22/10/2020
Kalen Astiz, Blanca Unzue y Patxi Urrutia
22/10/2020
Lettres
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
22/10/2020
Santi Angulo Martin
21/10/2020
Gerardo Hernández Zorroza
21/10/2020
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
20/10/2020