Iñaki Ereño Bengoa - Elantxobe

Katedrala eraiki duzue

Biharko egunak ere, 24 ordu ditu; baina berri txarrak heldu zaizkigu. Haien berri onak gure berri txarrak direlako. Ohartu ginen zuen bizia atzera kontu bat zela. Betiko zirudien, betirako amaitu da. Halere, Gaur atzo baino gehiago dakit. Zuen abestiekin ikasten, ikasten, beti gure adimena zabaltzen. Ta isiltzen banaiz, ez da hitzik ez dudalako. Zuekin ikasi baitugu denbora hartzen ikusteko jausi behar dela altxatzeko eta orekak ez duela balio lurrean zaudenean. Ikasi dugu gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezaketela. Ikasi dugu maitatzen inongo lotsarik sentitu gabe. Hortaz, maitasuna egin maite dugunekin. Burua galdu eta bihotza eman. Zoriontsu izan edo halako zeozer. Gogoratu onenak ginela horretan.

Gure kulturaren birikak izan zarete. Gure bizipenen katedral bat egin duzue. Eta min eman arte zuen falta izan. Zaila da esplikatzen guztia eman ondoren geratzen den sentimendu hori. Oihu egin nahi dut! Zerua ilun, soineko beltz. Berriz min hau. Ez dago miraririk, badakizu. Bizitzea besterik, badakigu. Bizi ala iraun, biziraun zu barik.

Spoiler! Norbaitek oroituko ditu etorkizunean. Guk bihotzak josiko ditugu berriz. Zu ta ni, bi indar, bi argi. Zerbait asmatuko dugu. Bego musika, gugan bizi bedi, bizi beti. Ez dadila haria eten.

Milioi esker txalotzeko, eskuak. Ikusi arte.

Recherche