Juan Luis Mugertza Unanue

Kiniela

Ez naiz oso jokozalea, baina aukeran kiniela dut nahiago bestelakoa baino. Boligrafoari eustea buruari eragin aurretik, edota lehiaren norgehiagoka irudikatzea gogoko ditut oso. Hala ere, badakit noren alde egingo duen neure bihotzak.

Ez zait inoiz burutik pasatu taldez aldatzearen aukera, nahiz eta batzuetan kritikoa izan erabilitako taktika zela eta. Horregatik, oso zaila egin ohi zait ulertzea komunikabideetan (horrelako gauzak aurrez-arrez zabaltzea ez baita politikoki oso zuzena) esatea ehuneko zati batek ez dakiela noren alde egingo duen oraingo partidan. Nik oso garbi daukat: ezkerra, euskalduna eta etxekoaren alde. Zuk aukera hoberik baduzu?

Recherche