Juan Luis Mugertza Unanue

Komodinak

Gustuko karta-sorta daukate eskura, baina ez daude egoera honetan oso eroso. Aulkiaren gehiegizko pisuaren kirrinkak salatzen ditu orain arte egindako mugimendu baldarrak, eta zer edo zer egin behar izango dute partida itxuratzeko, mahaiaren bueltan begira gaudenok beraien jokoan sinisteko. Izan ere, orain arte ez dute asmatu, eta asko dago jokoan komodinak erabiltzeko, oposizioan daudenei gogo-aldartea eskatzeko, eta keinuaren bat egiteko, behin eta berriro gutxietsi eta gero. Gainera, ez da nahikoa datuak ematean, behin eta berriro, «baina», «halarik ere»... itxurako komodinak erabiltzea, esateko Nafarroa, Errioxa, Madril..., gu baino egoera txarrean daudela. Komodinak orain arte bezala, itxura egiteko lagun dezake, baina ez egoera errotik mozteko. Ausarta izan behar hordagoa jotzeko, eta ez orain arte bai-ez aritzeko. Halarik ere, ulertzekoa da diru asko dago jokoan, eta hilak hil, biziak aurrera.

Recherche