Juan Luis Mugertza Unanue

Kuba bai, blokeorik ez

«Cuba, que linda es Cuba, quien la defiende la quiere más». Une larri honetan Eduardo Saborit Pérezek idatzitako kanta honen zatia oso egokia da geure buruari gogorarazteko Kubak zer nolako ekarpena egin dion munduari. Une larri honetan ezin dugu onartu Donal Trumpek Kuba makurrarazi nahi izatea, gizateriaren aurkako krimena egitea. Herri bati ezin janaria, argia, askatasuna... kendu. Une larri honetan laguntza, maitasuna, elkartasuna... erakutsi behar, sarri askotan, beste askori laguntza, maitasuna, elkartasuna... erakutsi duen Kubari. Une larri honetan iraultza hitzaren esanahiak lagundu beharko digu batasunaren eta ametsen alde borrokatzen, Kuba eta mundu justu baten alde egiteko. 

Recherche