Aritz Soloeta Garmendia | Otxandio

Kultura

Informazio berria erantsi eta berau maneiatzen ikasi. Kultura, ordea, ezaguera ere bada, edota elkarrekin bizitzeko era. Izan ere horixe adierazten da kulturaz hitz egiten dugun bakoitzean, gizakien egintza beteratuez, elkarrekin zuhurtziaz jokatuz eta errespetuan oinarritutako gizartearen ondasunen banaketaz.

Bestalde, kulturak gauza ezberdinak azaleratzeko bitartekoak ere eskaintzen dizkigu, gure arbasoen bizitzak irudikatzea errazten dizkigutenak adibidez. Beraz, baliabide mugatuak dauzkan mundu honetan, kulturak, gizabanakoak behar duen oreka aurkitzen laguntzen digu. Egun, eskuineko alderdiek kulturari inoiz baino fronte gehiagoetatik erasotzen diote.

Herritarren ideiei zein sormenari gailentzeko aurrera daramaten borroka inoiz baino biziago dago. Horrela bada, neoliberal baten ustetan, kulturak eta sorkuntzak merkantilismoaren baldintza berberekin lehiatu beharko lukete merkatuan. Bere burua ezkertiartzat duen ororentzat kultura beste zerbait delako ideia oinarrizko printzipio behar du izan. Izan ere, kulturak bere izatean elkar ulertzea ahalbidetzen du eta herritarren gogo-aldartea aireztatzea ezezik tolerantzia eta demokrazia ere indartzen ditu.

Pirineoen bi aldeetako lurralde eremuan, bertako biztanleen odol-hornidurek beraien zelulen zein organuen funtzionamendua posible egiten dute, eta ondorioz baita gizarte oso batena ere, hala, kultura herritarren bihotzetatik igarotzeaz batera eraldatzen den fenomenoa da, mendeetan pilatutako maitasun zama ikaragarria askatzea lortuz batera, mundu osoa liluratuko duen fenomenoa bezalakoxea.

Recherche