Ane Bastarrika Larrañaga

La Guipuzcoanako langile baten jarrera arrazistaren harira

2021 eko uztailaren 3a zen, larunbateko 21.30k, gure lagun Serigne autobus geltokian ikusi nuenean. Asaldatuta zegoen, suminduta... kezkatuta eta ez zen gutxiagorako.

Egun gogor bat izan ostean, barkatu, bizimodu ikaragarri gogor batetako beste egun neketsu bat pasa ondoren, Serigne puntual-puntual Zumarragara zihoan azken autobusaren zain zegoen geltokian.

Autobusa iritsi zen, baina oraingoan gidariak ez zion utzi Serigneri igotzen, bulto gehiegi zituela aitzakitzat jarrita.

Serignek ezin izan zuen beraz gau hartan bere Zumarragako etxera autobusez joan... Gidari hura, jakinaren gainean zen azken autobusa zela eta ez zuela beste modurik etxeratzeko, kale gorrian pasatu behar zuela gaua aurrean zuen beltzaranak.

Eta Serigneren aurpegi beltzaren ordez, nire aurpegi europearra ikusi izan balu, bera baino cuatro maleta gehiagorekin? Ez al zidan sartzen utziko? Edota gaur egun ospetsua den bere herritar Sadio Mane, Liverpool-eko futbolaria izan balitz bere ordez, ez al zion sartzen utziko? Denok dakigu erantzuna...

Ezin da onartu horrelako jarrera xenofobo, arrazista ezta klasistarik ere, eta gutxiago herritarren zerbitzura dagoen La Guipuzcoanan, ez dago eskubiderik inori hori egiteko!

Ez naiz komunikabideetan idazteko ohitura duen pertsona bat, baina egoera honen aurrean... ezin isilik geratu!


Recherche