Luis Azkue Gabilondo

Lapatxeko zabortegiari irtenbidea

Urola Erdia Mankomunitateak (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizamak osatua) kudeatzen du Lapatxeko zabortegia. Mankomunitate hau Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari lotuta dago eta, hondakinak kudeatzeko, GHK izeneko elkartea sortu zuen.

Azpeitiko Lapatxeko zabortegia oso gertu kokatzen da Elosiaga Auzoko Bekoa ingurutik eta bertako bizilagunek usain nazkagarriak eta arratoiak jasan beharrean aurkitzen dira, osasun kezka ere areagotuz. Horregatik ebatzi dugu idatzi labur hau ezagutzera ematea.
Lapatxeko zabortegiaren itxiera agindu zaigu zenbaitetan, data zehatzak finkatuz gainera, baina gero ez dute behin ere hitza bete.

Azpeitia, zaborrei dagokionez, informaziorik gabeko herria da. Ohar honek herritarron kontzientziak eta konpromisoak astindu nahi lituzke. Jakitun gara Udaletxea benetako ahaleginak egiten ari dela Lapatxeko arazo honetan eta itxaropena jarri nahi dugu epe laburrean egingo diren zenbait bileratan.

Recherche