Iker Urtiaga

Legedi honekin ez naiz identifikatzen

Iker Urtiaga naiz, haurreskoletako langilea. Azaroaren 3an eskaera egin nuen Haurreskolak Partzuergoan nire alabaren jaiotze aurreko ikastaroan parte hartzeko. Segituan ezezkoa jaso nuen Haurreskolak Partzuergoaren eskutik. Egoera ikusita eta erabat ezadostasunean egonda, gutun bat idatzi eta hainbat bidetatik publikatu egin nuen. Gutun honen inguruan, iritzi asko jaso ditut, batzuk, eta gehienak nire alde, eta beste batzuk ezadostasunean ere. Iritzi hauek nire iritzia moldatu eta aberastu dute. Jakin badakit, enpresako hainbat pertsona irainduta sentitu dela eta argi utzi nahi dut, ez dudala inor iraindu nahi izan. Nire helburu bakarra gaiaren inguruan eztabaida bultzatzea izan da. Eta esatea ere, idatzitako guztia nire iritzia dela bakar-bakarrik.

Gaur egun gure enpresaren, eta gure jendartean ere, zirrikitu guztietan sexismoaren zama erraldoia oso agerikoa da. Galtzaile handienak eta ondorio larrienak pairatzen dituztenak emakumeak badira ere, eredu patrialkal honetan danak gara galtzaileak, erabakitzeko askatasun gutxi uzten digutelako. Familia tradizionaletik kanpo gelditzen diren pertsonentzako legedia oso arrotza da. Legediak, enpresetako lan hitzarmenak barne, familia tradizionala babesten du bakar-bakarrik, eta pertsonen zaintzan mutilen partehartzea murriztu egiten du, haurdunaldian behintzat, eta adibide giza, nik egun pairatzen dudan egoera.

Haurdunaldian sortzen diren ezberdintasunak, jaio ostean areagotu egiten dira. Amatasun baimena, bikotekidearen konpartitu daitekena oso laburra da, 16 astekoa enpresa askotan, eta 18 astekoa gurean. Aitarena 28 egunekoa gurean eta beste empresa askotan 15 egunekoa bakarrik. Aurten eredu hau jarraituta, bi aste gehiago izango dituzte amen kasuan eta beste lau egun gehiago aiten kasuan; 20 aste amen kasuan eta 32 egunetan aiten kasuan Haurreskolak Partzuergoan. Biak oso laburrak. Baina gurasoen arteko ezberdintasunak, honetan ere, areagotu egiten dira. Egun kopuruan aldaketak, azken urtetan handiak izan badira ere, beti eredu hau jarraitu dute. Honek nire ustez ezberdintasunak aragotu egiten ditu, eta parekidetasunaren kontra doa erabat.

2011.urtean aitatasuna 28 egunera igo nahi izan zuten Espainar estatuko aita guztiontzako, bertan behera gelditu zen ekonomiaren argudioarekin. Aldaketa honek suposatzen zuen diru kantitatea, ejertzitoak tanque bat erosteko behar duen dirua dela diote hainbat ikerketek. Beraz, diru kantitatea ez da arazoa, non ibertitu baizik.

Bien artean, ohikoena, haurdunaldia izan duenak baimen luzea hartzea da, fisikoki indarberritu behar delako, eta kasu askotan haurraren elikaduran oinarria delako. Bigarren pertsona hori, zaintzaren eta beharrizanen momentu garrantzitsu hauetan beste eremu hurrun batean gelditzen da. Eredu honek ez du parekidetasunaren bidean laguntzen, eta sistema patrialkal arrotz hau mantendu egiten du. Zaintzako eredu patriarkalak aldaezinak egiten ditu. Urteen poderioz eredu horiek berriro ere erreproduzitu egiten dira. Egoera eta ereduak berdin mantenduz.

Askotan europa iparraldera begiratzen dugu, eta ahoa bete egiten zaigu hango hezkuntza eta eta herritarren eskubideekin, baina begiratzetik eskubide eta eredu horiek gureak egitera alde handia dago. Finlandian esaterako haurra jaiotzean hasierako hiru hilabeteak bikoteko bi partaideek dituzte berdin-berdin. Hilabete hauek aldaezinak dira, hau da, aitak edo amak ez baditu hartzen, galdu egiten dira. Hurrengo hainbat hilabetetan bikoteak erabakitzen du nork hartu hilabete horiek, beraz familiaren esku dago nola banatu denbora tarte hori. Eredu honek hasierako momento hauetan biak egoteko babesa ematen du, aitatasun eta amatasunaren beharrak asetu eta disfrutatu ahal izateko. Hurrengo hilabeteak familia bakoitzak askatasunean erabaki dezake nola kudeatu. Europatik datozen azken aginduak guk daukagun eredua indartu egiten dute, egunak gehituz baina ama eta aiten harteko aldea handituz, eredu patriarkala sendotuz.

Jendartea beti legediaren aurretik doa. Eta baloia aspaldi dago jokoan. Enpresek orokorrean arazoa kanpokoa dela, eta haiek ezer gutxi aldatu ahal dutela diote. Jendartean pausuak guitxinaka ematen dira, eta enpresek ere pausu hauek eman beharko zituztela uste dut. Gaur egun Haurreskolak Partzuergoan lan hitzarmen berria dago negoziatzen eta hor bertan aldaketak eman beharko zirela uste dut. Nik ez dakit zein den eredu parekideena, ez dakit zelan familia tradizional nuklearretik kanpo gelditzen diren pertsonen eskubideak errespetatzeko biderik eraginkorrena zein den. Baina argi dudan bakarra da hor dagoela lan handia, persona oro errespetatzeko eta legedi arrotz hori danon legedia bihurtzeko. Momentuz, ni ez naiz legedi arrotz honekin identifikatzen.

Recherche