Patxi Aznar Bellido

Lotsarik eza

Komunikabideetan laban ebakigarriei buruzko eztabaida ikusi ondoren, aurreko iritzia berretsi dut, alegia, hauek, aitzakiarik gabe, lehenbailehen kendu behar direla.

Etorkinek Europan sartzeko zeharkatzen dituzten oztopoak asko izanda ere, nire ustez, ezin dira zaku berean sartu betidanik hor egon direnak: itsasoa edo basamortua, eta gizakiak nahita jarritakoak: hesiak edo laban ebakigarriak. Azken talde honen barruan, beste bereizketa bat egingo dut, hiltzen ez duena: hesia, eta hiltzen duena: laban ebakigarriek, 2009an, Sambo Sadiakoren bizitzarekin bukatu baitzuten. Esandakoari gehitu behar zaio, Marokoko jendarmeek eta azken istiluetan Espainiako poliziak ere, etorkinei emandako tratu txarrak. Portaera kaskar hauek dokumentatuak egonda ere, Marokori eta Espainiari gutxi batzuek eskatzen dizkie kontuak.

Zoritxarrez, «Europa zibilizatuak» Mediterraneoko herrialdeei oso laguntza urria ematen dien bitartean, etorkinen arazoa konpontzea oso zaila izango da. Momentuz, Melillako ezbeharrean hamabi pertsonak galdu dute bizitza. Poliziak burututako ekintza oso lotsagarria izan bada, gertaerari buruzko kontraesanak, ez dira gutxirako izan. Orain ikustear dago, zer egingo duen Espainiako gobernuak, Pako Etxeberriak eta bere taldekideek egin duten aurkikuntzarekin, izan ere, Mendebaldeko Saharan, ezkutupean, fusilatuak izan ziren bost hispaniar-sahararren frogekin. Momentuz ikertzaileek egin duten salaketa, Ruz epaileak tramitatzea onartu du.

Espero dut, hispaniar-saharar batekin, Baby Hamday Buyema, gertatu zena ez errepikatzea, polizia marokoarrak erail ondoren, garai hartako Espainiako barneko ministroak, Trinidad Jimenezek, frogak ez zeudela esanez, eskuak garbitu baitzituen. Joan den astean PSOEk, Melillako gobernuaren ordezkariaren eta poliziaren nagusiaren kargutik kentzea eskatu du. Alderdi honek ondo egiten du, gertatutakoa penagarria izan delako. Hori esanda, eta ondo aztertuak Sambo Sadiakoren eta Baby Hambay Buyemaren kasuak, orain PSOE egiten ari denak kutsu elektorala du, beste garai batean PPk ere gauza bera egin zuen, 2010ean, Gdeim Izik istiluekin batera, Sahararen aldeko manifestazioan parte hartuz. Horretaz norbaitek zalantzarik badu, mahiaren gainean daude, Europa Batasuna eta Marokoaren artean, arestian, sinatutako arrantza akordioak. Bukatzeko, eta laburbilduz, hurrengoa esan nahi dut; gu euskaldunok nahikoa haserre bageunden PPk presoarekiko duen portaerarekin, orain jakinda 1984tik, PSOEk lehenengo eta PPk gero, erabili dutela Espainiako aldizkari ofiziala, (www.estafaluz.com) argindarren ordainagiriarekin zergadunei iruzurra egiteko, dena esanda dago.

Recherche