Aitor Garikoitz Villanueva Guerrero

Madril dibertigarria da!

‘Madrid is fun’ (Madrid dibertigarria da) zen Madril hiriaren Joko Olinpikoetarako hautagaitzaren goiburua. Jaun-andreok, hau ez zen ohiko turismo-kanpaina tipikoa, Joko Olinpikoek ez dute hiri dibertigarririk behar baizik eta antolakuntza da, azpiegiturak, zerbitzuak, puntualtasuna, eraginkortasuna, lan gogoa etab.

Honi Ana Botellaren agerraldi negargarria (zenbatgarrena dagoeneko?) eta Espainia marka gehituz gero (krisialdia, ustelkeria, zarrastelkeria, txapuza, kutunkeria, puntualtasunik eza, arduragabekeria) argi zegoen sekulako zartakoa hartuko zutela. 100 milioi euro zakarrontzira. Hala ere, badirudi azkenean oso barregarria zela Madril, Europa osoa ari baitaa bere lepotik barrezka.

Recherche