Maite Iturbe, ETBko zuzendari nagusiari
Kaixo Maite, eskutitz honen bidez gure keska adierazi nahi dizugu. Duela bi hilabete baino gehiago (apirilak 7an) ‘Jaizkibel mendia babes dezagun’ taldeak EITBkin elkarrizketa bat grabatu genuen, hain zuzen ere ‘Euskal Herrian zuzean’ saioarentzat.
Bertan, Jaizkibel mendian egin diren zundaketak eta berorren erabileraren berri eman genuen. Bada, oraindik ez da berri hori eman eta hasiera batean luzatzearen arrazoiak informazioa kontrastatzearen bazen, jada gure susmoak bestelakoak dira.
Ez dugu ulertzen Euskal hedabide publikotik zergaitik gai batzuk gutxietxi edo baztertzen diren. Ez zaigu bidezkoa, egokia, ez eta onargarria iruditzen hartu den jarrera, erabakia. Guk plazaratu nahi dugun informazioa egungoa bait da eta gure jarrera erabat errespetuzkoa izan denean. Mila esker aldez aurretik.
Mila esker aldez aurretik.
Agur bero bat.
(*) Sinatzen dute eskutitz hau ere: Juan Ortiz Armendariz, Marilena castillo Gil, Joxerra Enparan Ortiz eta Angel Alkain Etxeberria.