Iago Grela

Maite zaitut Maisu!

Maite zaitut, maisu.
Indarkeriaren aurrean
isiltzen zarenean…
Maite zaitut, koldar.

Ospitalean oheak kendu eta,
azpikeriaz, ebakuntzak
pribatuan egitera
gonbidatzen gaituzunean.

Ikasle guztiak,
sosik gabekoak, jakina,
herri-eskolak betetzen dituztenean,
ikastolak ez baitira
haientzat
leku aproposak.

Maite zaitut kristau,
erromako aita santuaren
lagun;
ez auzoko parrokiaren
eliztar xumearen
alboan.
Umeak biziki maite dituen
gotzain
lizunak ere,
nahiago zaitu bere
ondoan.

Bankuen alde,
familiak,
euren etxetik
kanporatzen dituzunean.

Ereserki, banderak, mugak,
mapak, komunikabideak…
Erabiltzen dituzunean;
“Merchandising” zaharra zure
paga onena
bihurtzen duzunean.

Maite zaitut…
Euskararen babesean, senatutik
aulkia libre uzten duzunean,
maisu-maistrak alargun uzten gaituzuenean.
Iraleak kenduz,
agerian da,
Euskarak ez duela horren
garrantzia,
Hezkuntzan mozketak,
botoak ez dizuetelako kentzen
agian

Gorbeiatik behera
gure natura
miresten duzunean,
baina Kapildui, Pagasarri eta Aralar
gazta eran
zulatzen dituzunean.

Zure ahoa aitzakiaz beteta
agintari hipokrita,
boteretsu,
burges harroa ta
lapur petrala.
maite zaitut bene-benetan.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Recherche